Zer da azterketa biomekaniko bat
Biomekanika estudio edo bike-fitting bat txirrindulari-bizikleta conplexuaren eta horiengan eragina izan dezaketen parametroen ebaluazio bat da, txirrindulariaren posturan eta osasunarengan izan ditzaketen ondorioak kontutan hartuz.
Bizikletan ibiltzerakoan ezinbestekoa da posizio egoki bat izatea, honek erosotasunaz gain, lesioen prebentzioa eta errendimendu hobea erraztuko digulako.
Jende askok azterketa biomekaniko bat txirrindulari profesionalei bakarrik zuzenduta dagoela uste duen arren, edozein txirrindulari motarentzat onuragarria izan daiteke bere maila kontutan izan gabe.
- Edozein txirrindularik etekina atera dezake biomekanika azterketa bat egiterakoan.
- Bizikletan bere posizioa hobetu nahi duten txirrindulariak
- Bizikleta berria erosi duten txirrindulariak eta bere neurrira jartzeko beharra dutenak
- Bizikletan ibiltzerakoan arazoak edo minak dituzten txirrindulariak
- Bizikletan hasi-berriak diren txirrindulariak
- Errendimendua hobetu nahi duten txirrindulariak
Era berean, mota desberdinetako bizikletetan egin daiteke biomekanika azterketa bat:
- Bideko bizikleta
- Mendiko bizikleta
- Erlojupeko bizikleta edo ahuntza
- Bizikleta elektrikoa
Biomekanika azterketa bat pertsonala eta transferiezina da. Txirrindulariaren premien arabera azterketaren iraupena desberdina izango da, baina orokorrean 2- 2.5 ordu ingurukoa izaten da. Biomekanika azterketa saiora txirrindularia bere bizikletarekin eta bertan ibiltzeko zapata eta arropa egokiarekin etorri beharko da. Biomekanika azterketa bat orokorrean hurrengoko parteez osatuta dago:
- Elkarrizketa pertsonala, txirrindulariaren datuak, maila, ezaugarriak, helburuak… ezagutzeko.
- Fisioterapeutak eginiko balorazio fisikoa txirrindulariaren gorputzaren ezaugarriak aztertzeko: aurretiko lesioak, elastikotasuna, indarra, zangoetako disimetría…
- Bizikleta gaineko errodajea eta 3D Motion Capture sistemarekin kaptura. Honek emandako datuen arabera aldaketak egiten joango gara posizio egokia lortu arte.
- Bizikletaren doikuntza finala eta saioan egindakoaren informearen entregatzea.
- Biomekanika azterketa egin da geroko segimendua, txirrindulariaren egokitzapena eta pertzepzioak ezagutzeko.